Quantcast
Channel: Autoproducción – El Blog de Som Energia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 147

“Nafarroako Eguzki Bultzada ” erosketa kolektiboa aurrera doa.

$
0
0

Izena emateko epea zabalik darrai, instalazio fotovoltaiko bat eskuratuz etxean erabiltzen dugun energia elektrikoaren portzentaia bat bertatik bertara ekoizteko aukera izanen dugu.

Momentuz 23 instalazio  burutu dira iada eta (50+1). instalazioa ekonomia sozial eta solidarioaren sareko zein erakunderi zuzenduko zaion aurki erabakitzeko aukera izanen dugu.

Oraindik erosketa kolektiboan izena eman ez baduzu edota zure etxean instalazio fotovoltaiko bat paratzeko dudatan bazaude, lagungarria eginen zaizun informazioa hurrengo loturetan:

  • Nafarroako Gobernuak Irailaren 22an antolatutako “Autohornikuntzara zuzendutako eguzki energia fotovoltaikoa” webinarrean parte hartzeko galdetegiari lotura. Bertan ere erosketa kolektiboari buruzko informazioa jasotzeko aukera izanen duzue.
  • Irailaren 24an Elortzeko elkartean antolatutako hitzaldia

Energia Gara Nafarroa taldeko ekimenak kooperatibakide bolondresen lanari esker garatzen dira, beraz, zure parte hartze presentziala edota birtuala, proposamen, ekarpen, galdera edo eskaeren bitartez, ongi etorria da beti.

Zure aletxoa emateko beharra eta energia sentitzen baduzu mesedez jar zaitez harremanetan telefonoz edota sare sozialen bitartez (693909154) edo nahiago baduzu energiagara@somenenergia.coop helbidera idatzi.

Osasuna eta energia on.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 147

Trending Articles